Itxi

Txirrindularitza

Hirugarren jardunaldia

Epaileak ez ditu Fuentesek artatutako kirolarien izenak eskatuko

Erredakzioa

"Ez nuen Jesus Manzano artatu, kokaina hartzen zuelako", adierazi du Eufemiano Fuentes medikuak Puerto Operazioaren epaiketako hirugarren jardunaldian.

  • Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

    Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

Ustezko dopin sarea ikertzen duen Puerto Operazioaren epaiketak hirugarren eguna du gaurkoa. Julia Patricia Santamaria epaileak erabaki duenez, Fuentesi ez dio eskatuko berak artatutako kirolarien izen-abizenak ematea.

"Jesus Manzanok kokaina hartzen zuen"

Eufemiano Fuentes medikuak gaur bukatu du bere deklarazioa. "Ez nuen Jesus Manzano artatu kokaina hartzen zuelako", adierazi du. Fuentesen esanetan, Manzano txirrindulari ohiaren amak eman zion horren berri eta kokaina goi mailako kirolarekin uztartzea "arriskutsutzat" jo zuen.

Yolanda Fuentesek ere deklaratu du gaur, eta bere nebaren lanen berri ez zuela esan du medikuak. Horretatik guztitik kanpo zegoela azpimarratu nahi izan du.