Itxi

Txirrindularitza

Urtez urte

Puerto Operazioaren kronologia

Erredakzioa

Dopinaren aurkako Puerto Operazioa 2006. urtean burutu zuen Guardia Zibilak. Astelehen honetan epaiketa hasiko da, Madrilen.

  • Txirrindulari asko Puerto Operazioan

    Txirrindulari asko Puerto Operazioan

Puerto Operazioan izandako data adierazgarrienak:

2006

Maiatzaren 23an: Hainbat atleta, prestatzaile eta medikuren etxetan eta enpresatan miaketak egin zituen Guardia Zibilak, eta baita atxiloketak ere. Atxilotuen artean: Eufemiano Fuentes medikua, Manolo Saiz ONCEko eta Liberty Seguroseko zuzendaria, Ignacio Labarta Comunitat Valenciana taldeko zuzendari albokoa, eta Alberto Leon mendiko bizikletako txirrindulari ohia zeuden.

Ekainaren 26an: Astanari lasterketa uzteko eskaera egin zion Frantziako Tourrak.

Ekainaren 29an: Epaileak sumario-sekretua bertan behera utzi eta Ivan Basso, Jan Ullrich, Joseba Beloki, Roberto Heras, Quique Gutierrez, Santi Perez, Francisco Mancebo, Oscar Sevilla, Isidro Nozal, Tayler Hamilton eta Santiago Botero txirrindulariren izenak argitara atera ziren.

2007

Otsailaren 26an: Jan Ullrichek agur esan zion txirrindularitza profesionalari, bere odola Eufemiano Fuentesi konfiskatutako odol-poltsetan zegoela baieztatu baino egun batzuk lehenago.

Martxoaren 20an: UCIk eta AMAk sumarioaren itxiera gaitzetsi eta Espainiari akta judizialak eskatu zizkion.

2008

Otsailaren 14an: Auzia berriz ireki zuen Madrilgo Entzutegi Probintzialak eta auzipetu nagusiak Eufemiano Fuentes eta Jose Luis Merino ziren.

2009

Otsailaren 11n: Italiako Olinpiar Komiteak (CONI) Alejandro Valverde deitu zuen, Puerto Operazioan parte-hartu zuela leporatuta.

Abenduaren 10ean: AMAk eta UCIk odol-poltsen lagin bat hartzea zuten helburu, eta hori eskuratzeko aurkeztutako helegiteak atzera bota zituen Madrilgo Entzutegi Probintzialak.

2010

Maiatzaren 31n: TASek bi urtez zigortu zuen Alejandro Valverde txirrindulari espainiarra.

2011

Martxoaren 3an: Madrilgo Fiskaltzak bi urteko espetxe zigorra eta epe bereko gaitasungabetzea eskatu zuen Eufemiano Fuentesentzat, bere arreba Yolandarentzat, Jose Luis Merinorentzat, Manolo Saizentzat eta baita Jose Ignacio Labartarentzat ere.

Azaroaren 23an: Antonio Serrano epaileak ahozko epaiketaren irekiera jakinarazi zuen.

2012

Irailaren 9an. Dopin delituagatik errudun jo zuen TASek Jan Ullrich txirrindulari alemaniarra. Zigorra, bi urtekoa.

2013

Urtarrila: Jose Luis Merino hematologoaren abokatuek auzipetua epaiketatik baztertzea eskatu dute, gaixorik dagoela argudiatuz.