Itxi

Txirrindularitza

Epaiketa, astelehenean

Puerto Operazioko akusatuak

Erredakzioa

Fuentes, Merino Batres, Saiz, Labarta Barrera, Vicente Belda eya Yolanda Fuentes deitu ditu epaileak.

  • Eufemiano Fuentes, Merino Batres, Manolo Saiz, José Ignacio Labarta, Vicente Belda y Yolanda Fuentes

    Eufemiano Fuentes, Merino Batres, Manolo Saiz, José Ignacio Labarta, Vicente Belda y Yolanda Fuentes

EUFEMIANO FUENTES (Las Palmas, 58 urte)

"Asterix" ezizenarekin ezagutzen dute eta bera da Puerto Operazioaren burua. Lance Armstrongen kasuan, Michele Ferrari medikuaren papera beteko luke Fuentesek.

2006. urteko maiatzaren 23an atxilotu zuen Guardia Zibilak. Ondoren egindako miaketatan, dopinerako plan zehatzak eta pertsonalak aurkitu zituzten eta baita odol eta plasma poltsak ere.

JOSE LUIS MERINO BATRES (72 urte)

Madrilgo La Princesa Ospitaleko Hematologia zuzendari ohia eta Fuentesen laguntzailea. Horregatik hartu zuen "Obelix" ezizena. Fuentesek lan egiten zuen laborategiaren jabea zen Merino, eta bertan kirolariak hartzen omen zituzten. Epaileak haren kontrako auzia artxibatu du gaixorik dagoelako.

MANOLO SAIZ (Torrelavega, Kantabria, 53 urte)

ONCE eta Liberty taldeetako zuzendari ohia izan zen UCI ProTour eta Txirrindulari Talde Profesionalen Nazioarteko Elkarteko (AIGCP) bultzatzaile nagusietako bat. Atxilotu zuten unean, 60.000 euro zeramatzan, maleta batean, eta legez kanpoko substantziak.

JOSE IGNACIO LABARTA BARRERA (Zaragoza, 56 urte)

"Macario" edo "Bigotes". Comunitat Valenciana taldeko kirol zuzendaria zen, eta bere etxean legez kanpoko substantziak aurkitu zituzten. Dopin sarearen parte-hartzailea eta bezeroa izatea leporatzen diote.

VICENTE BELDA (Cocentaina, Alacant, 59 urte)

Kelmeko zuzendari ohiaren auzia artxibatu zuen epaileak, baina AMAk, UCIk, Italiako Nazioarteko Komiteak eta Espainiako Txirrindularitza Federazioak aurkeztutako helegiteen ondorioz, berriro deitzea erabaki zuen Madrilgo Entzutegi Probintzialak.

YOLANDA FUENTES (Las Palmas, 54 urte)

Eufemianoren arreba Kelme taldeko zuzendari medikoa izan zen.

"Tourmaleta ez da haragi-xerrakin eta entsaladekin igotzen", esan zuen elkarrizketa batean.