Txirrindularitza
Estreinakoz
Dopatu egin zela aitortu du Lance Armstrongek
Erredakzioa
Estatubatuarrak Oprah Winfrey kazetariari eskainitako elkarrizketa batean aitortu du legez kanpoko substantziak hartu zituela, argitaratu du "USA Today"k.
Lance Armstrong txirrindulari ohiak dopatu egin zela aitortu du Oprah Winfrey kazetariari eskainitako elkarrizketa batean, AEBetako hainbat hedabidek argitaratu duetenez.
Winfrey aurkezle ospetsuak estatubatuarrari egindako elkarrizketa ostegunean emango dute, baina Armstrongek dopatu egin zela aitortuko duela aurreratu du "USA Today" egunkariak. Elkarrizketak bi ordu eta erdiko iraupena izan zuela eta txirrindularia "prest" agertu zela idatzi zuen Oprah Winfreyk berak bera Twiterrean.
USADAk (Dopinaren Aurkako AEBetako Agentzia), abuztuan, aurkeztutako txostenaren ondorioz, Frantziako Tourrean lortutako zazpi tituluak kendu zizkion UCIk Armstrongi.
Elkarrizketa Armstrongen aurreneko agerpena izango da dopinaren eskandalua argitara eman zenetik.