Txirrindularitza
World Tourreko taldea izateko
TASek Katusharen eskaera errefusatu du
Erredakzioa
UCIko lizentzia Komisioak 2013ko World Tourretik at utzi zuen Katusha, eta taldeak erabaki horren aurkako helegitea jarri zuen.
-
Katusha taldeko Joaquim Rodriguez. Argazkia: EFE
Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) UCI World Tourreko behin behineko taldea izateko Katusharen eskaera errefusatu du. Hala ere, Errusiako taldearen helegitea aztertuko duela jakinarazi du.
UCIko lizentzia Komisioak 2013ko World Tourretik at utzi zuen Katusha, eta taldeak erabaki horren aurkako helegitea jarri zuen.
Laster errekurtsoa aztertuko duela adierazi du TASek, "ahalik eta lasterren behin betiko erabakia hartzeko".
Gauzak horrela, Profesional Kontinental mailarako lizentzia eskuratu beharko du orain Joaquim Rodriguezen Katushak denboraldiari hasiera eman nahi badio.