Itxi

Txirrindularitza

Urtarrilaren 22tik 27ra

Gorka eta Ion Izagirre, taldeburuak Tour Down Under proban

Erredakzioa

Talde laranjak Australiako probarako taldea eratu du, eta Garikoitz Barvok eta Juanjo Lobatok euren talde berriarekin debuta egin dezakete.

  • Ion Izagirre. Argazkia: EFE

    Ion Izagirre. Argazkia: EFE

Euskaltelek Tour Down Under probarako (urtarrilaren 22tik 27ra) eta ‘People´s Choice Classic’ probarako (urtarrilaren 20an) taldea eratu du, eta Izagirre anaiak taldeburuak izango dira. Ion eta Gorka Izagirrek denboraldi sendoa egin zuten iaz, eta gipuzkoarrek aurten taldean garrantzia gehiago izango dute.

Gainera, Garikoitz Bravok eta Juanjo Lobatok elastiko laranjarekin debuta egiteko abagunea izango dute. Haiekin batera, Igor González de Galdeanok, Mikel Astarloza eta Juanjo Oroz bezalako esperinetzia handiko gizonak jarriko ditu. Jon Aberasturik ere Australian egingo du debuta.