Txirrindularitza
Zigorra bertan behera
2005eko Vuelta Roberto Herasi itzuli dio Auzitegi Gorenak
Erredakzioa
Eritropoyetina substantziarekin positibo eman zuen Bejarko txirrindulariak Espainiako Vueltaren 20. etapan. Dopina dela-eta jarritako zigorra bertan behera gelditzen dela baieztatu du Gorenak.
-
Roberto Heras. EFE
Roberto Heras Bejarko (Salamanca) txirrindulariari dopinagatik jarritako zigorra bertan behera geratu dela baieztatu du Auzitegi Gorenak. Estatuko Abokatuak eta Espainiako Txirrindularitza Federazioak helegitea aurkeztu zuten.
Gaztela eta Leongo Auzitegiaren epaiaren kontra aurkeztutako helegiteak atzera bota ditu Gorenak.
Iragan ekainean, Espainiako Txirrindularitza Federazioko Lehiaketa Batzordearen ebazpena bertan behera utzi zuen Gaztela eta Leongo Auzitegi Nagusiak. Batzordeak Roberto Heras dopinagatik zigortu eta 2005eko Espainiako Vueltarik gabe utzi zuen.
Espainiako txirrindulariak positibo eman zuen Vueltako 20. etapan eritropoyetina recombinante (rhEPO) substantziarekin, 2005eko irailaren 17an.