Txirrindularitza
Atzerapenak ordaintzeko
Euskadi Txirrindulari Iraskundea eta Euskaltel akordiora iritsi dira
Erredakzioa
Fundazioak dituen txirrindulari taldeko aktiboak erosiko ditu Euskaltelek, eta, ondorioz, txirrindulariek eta langileek azaroatik zor zaien nomina kobratu ahalko dute.
-
Euskadi Txirrindulari Iraskundearena zen autobusetako bat. Argazkia: EITB
Ohar baten bitartez eman du akordioaren berri Euskadi Txirrindulari Iraskundeak: "Euskadi Txirrindulari Iraskundea eta Euskaltel enpresa, Iraskundeak dituen txirrindulari taldeko aktiboak transferitzeko akordiora iritsi dira. Akordio hau sinatzearen ondorioz, Euskadi Txirrindulari Iraskundeko txirrindulariek eta langileek, azarotik zor zaien nomina kobratuko dute abenduaren 25a baino lehen".