Itxi

Txirrindularitza

Katusha kanpoan geratu da

UCIk WorldTour lizentzia eman dio Contadorren Saxo-Tinkoffi

Erredakzioa

Joaquim 'Purito' Rodriguez txirrindularia dagoen Katusha taldea lizentzia gabe uztea erabaki du Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak.

  • Alberto Contador iragan denboraldian lortutako garaipen bat ospatzen. Argazkia: EFE

Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) astelehen honetan eman ditu jakitera 2013. eta 2014. denboraldietan UCI WorldTour lizentzia izango duten taldeak. Azken lizentzia Alberto Contadorren Saxo-Tinkoff taldeari eman dio UCIk, eta WorldTourreko lizentziarik gabe geratu da Joaquim Rodriguezen Katusha taldea.

UCIk honako talde hauek sartu ditu txirrindularitzaren maila gorenean: Astana, BMC, Cannondale, Lampre, Omega Pharma - Quick Step, Orica Green Edge, Sky, Vacansoleil, Movistar, AG2R, Euskaltel Euskadi, Ex Rabobank, Garmin Sharp, Argos-Shimano, Saxo Tinkoff, Francaise, Lotto Belisol eta RadioShack Nissan.

‘Purito’ Rodriguezen Katusha taldea, ordea, WorldTourretik at geratu da, eta itzuli handietan parte hartzeko gonbidapena beharko du Katushak.