Itxi

1. etapa

1. etapa

1. etapa

MAIATZAK 12, OSTIRALA

Itzulia Women 2023: 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia (Etxebarria – Markina-Xemein, 122,2 km)

J. E. | EITB MEDIA

Itzuliaren bigarren edizioko lehenengo etaparen zatirik handiena Bizkaian jokatuko dute, baina tropela Gipuzkoan ere ibiliko da. 3. mailako Orontzugarai eta 2. mailako Urkaregi mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek, Markina-Xemeinen izango den helmugara iritsi baino lehen.

  • 2023ko Itzulia Women: 1. etaparen profila.

    2023ko Itzulia Women: 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia.

2023ko Itzulia Women lasterketako lehenengo etapa Etxebarrian hasiko da, Eika Kooperatibaren aurrean, eta Markina-Xemeinen amaitu. 122,2 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariak Bizkaian barrena ibiliko dira, eguneko tarterik handienean; etapako zati bat, hori bai, Gipuzkoan jokatuko dute. Antolatzaileek bi mendate puntuagarri kokatu dituzte lehen jardunaldi honetan: bata 3. mailakoa da, eta bestea, helmugarako zortzi kilometro baino gutxiago falta direnean, 2. mailakoa.

Etxebarria atzean utzita, tropela Ondarroarantz joango da, eta lasterketa Lekeition, Ereñon eta Arrazolan izango da gero. Ondoren, aurtengo Itzuliaren lehen mendatea igo beharko dute: Orontzugarai. 3. mailako mendatea etapako 67. kilometroan aurkituko dute, eta 2,6 kilometroko igoera eta, batez beste, % 6,5 maldak ditu.

Handik gutxira, Itzulia Markina-Xemeinen sartuko da; bertan, 75,3. kilometroan, bigarren edizio honetako lehen esprint berezia jokatuko dute. Ziklistak, jarraian, Gipuzkoan ibiliko dira, Mutrikun eta Elgoibarren, hain zuzen ere; azken udalerri horretan, 107,9 kilometroan, etapako bigarren esprint berezia jokatuko dute.

Urkaregi 2. mailako mendatea igoko dute segituan, 114,4 kilometroan: 5,8 kilometroko igoera da, eta, batez beste, % 4,6ko maldak ditu. Urkaregi helmugatik oso hurbil dago, zortzi bat kilometrora, eta, beraz, igoera horrek erabaki lezake nork altxatzen dituen besoak Markina-Xemeinen. Irabazleak sari bikoitza izango du, etapa irabazteaz gain liderraren aurreneko maillota jantziko baitu.

Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera.

Ikusi bigarren etaparen profila

PROFILA

Itzulia Women 2023ko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia.

2023ko Itzulia Women: 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia.

------------------------------------------------------

IBILBIDEA

2023ko Itzulia Women: 1. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2023ko Itzulia Women: 1. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 1. etapa (maiatzak 12)

Ibilbidea: Etxebarria – Markina-Xemein

Distantzia: 122,2 km

Goranzko desnibel metatua: -

Hasiera-ordua: 10:06

Amaiera-ordua: 13:19 (38 km/h) | 13:29 (36 km/h) | 13:41 (34 km/h)

1. ETAPAKO MENDATEAK

Gontzagaraigana mendateko profila. Argazkia: Itzulia

Orontzugarai mendateko profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Urkaregi mendateko profila. Argazkia: Itzulia

Urkaregi mendateko profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

1. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK

1. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia

1. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia

ITZULIA WOMEN 2023KO ETAPAK:

1. etapa (maiatzak 12): Etxebarria – Markina-Xemein (122,2 km)

2. etapa (maiatzak 13): Gasteiz-Amurrio (133,2 km)

3. etapa (maiatzak 14): Donostia-Donostia (114,8 km)