Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Maiatzaren 9an hasiko da

Mikel Landa 2025eko Italiako Giroan izango da

EITB MEDIA

Euskal txirrindulariak 108. Italiako Giroan izango duen helburua "etapa garaipen bat eta sailkapen nagusian postu on bat eskuratzeko lehian ibiltzea" izango da, Soudal Quick-Step taldeak zehaztu duenez.

  • Mikel Landa, 2024ko Espainiako Vueltan. Argazkia: EFE.

    Mikel Landa, 2024ko Espainiako Vueltan. Argazkia: EFE.

Mikel Landa 2025eko Italiako Giroan izango da, asteazkenean Soudal Quick-Step taldeak iragarri duenez. Euskal txirrindulariak 108. Italiako Giroan izango duen helburua izango da, Belgikako taldeak zehaztuta, "etapa garaipen bat eta sailkapen nagusian postu on bat eskuratzeko lehian ibiltzea".

Horrenbestez, Mikel Landa zortzigarrenez arituko da Italiako Giroan. Murgiarra bi aldiz izan da hirugarren, azken sailkapen nagusian, hain zuzen 2015ean eta 2022an, eta hiru etapa garaipen erdietsi ditu, bi 2015ean eta bat 2017an. Azken urte horretan, halaber, mendiko sailkapena irabazi zuen.

Landaren esanetan, txirrindulari gisa ospea bereganatzen lagundu zion Italiako Giroak, nabarmen: "2015ean, bi etapa irabazi nituen, eta hirugarren postua lortu nuen sailkapen nagusian; Mortirolo gaindituta Aprican amaitu zen etapa irabazi nuen, eta, egun, kirol ibilbidean dudan oroitzapen ederrenetakoa da", esan du, Soudalen web orriak jasotako adierazpenetan.

"Oso pozik" dago euskal txirrindularia, Italiako Giroan arituko baita, lasterketa horrek "txoko berezia" duelako bere bihotzean: "Erronka izango da, irteeran txirrindulari on asko izango direlako, zain eta muin jardungo dut, etapa garaipen bat eta sailkapen nagusian postu on bat erdiesteko lehian sartzeko. Maiatza iristeko irrikan nago, Italiako zale bikainekin beste behin izateko; horiek egiten dute, izan ere, Giroa munduko lasterketarik onenetakoa izan dadila", gehitu du.

2025eko Italiako Giroa maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da. Irteera Albanian izango du lasterketak.