Italiako Giroa
8. etapa
Pienaarrek irabazi du azken etapa eta Longo Borghinik Italiako Giroa
I. G. | EITB Media
Euskal parte-hartzeari dagokionez, Laboral Kutxako Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban txirrindulariek 16. eta 21. postuan amaitu dute, hurrenez hurren.
-
Elisa Longo Borhini. Argazkia: @LidlTrek
Elisa Longo Borghini (Lidl-Trek) italiarrak irabazi du igande honetan 2024ko Italiako Giroaren 35. edizioa, Pescara eta L 'Aquila (117 km) artean lehiatu den zortzigarren eta azken etapan lidergoa mantenduz. Azken etapa erlojupekoa izan da, eta Kimberley Pienaar (Soudal) mauritaniarrak irabazi du, azken metroetan Ruth Edwards (Human) eta Franziska Koch (DSM) gaindituta.
Longo Borghinik segundo bakarrera zuen bere aurkari nagusia, Lotte Kopecky (SD Worx) belgikarra, baina erlojupekoak bere nagusitasuna erakusteko balio izan du, eta 20 segundo gehiago atera dizkio Kopeckyri. Neve Bradbury australiarra, azken-aurreko etapako irabazlea, geratu da hirugarren sailkapen nagusian, 1 minutu eta 16 segundora.
Euskal parte-hartzeari dagokionez, Laboral Kutxako Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban txirrindulariek 16. eta 21. postuan amaitu dute, hurrenez hurren.
8. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - (LE COURT) PIENAAR Kimberley (Soudal) 3:19:08
2 - EDWARDS Ruth (Human) d. b.
3 - KOCH Franziska (DSM) d. b.
4 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) +0:25
5 - LABOUS Juliette (DSM) +0:29
6 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) d. b.
7 - BRADBURY Neve (Canyon) d. b.
8 - GARCÍA Mavi (Liv AlUla) d. b.
9 - MEIJERING Mareille (Movistar) +0:32
10 - GHEKIERE Justine (Soudal) d. b.
SAILKAPEN NAGUSA:
1 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) 24:02:16
2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) +0:21
3 - BRADBURY Neve (Canyon) +1:16
4 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) +2:05
5 - LABOUS Juliette (DSM) +2:15
6 - NIEDERMAIER Antonia (Canyon) +2:41
7 - REALINI Gaia (Lidl) +3:41
8 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +4:31
9 - GARCÍA Mavi (Liv AlUla) +5:17
10 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) +5:54
--------------------------------------
16 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) +13:35
21 - SANTESTEBAN Ane (Laboral Kutxa) + 32:10