Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Italiako Giroa

Kopeckyk irabazi du Giroaren bosgarren etapa, Folignon, eta Longo Borghinirekiko hiru segundora jarri da

EITB MEDIA

Etapa esprintean jokatu dute, eta SD Worx taldeko Kopecky, errepidean egungo munduko txapelduna bera, azkarrena izan da; hala, hamar segundoko denbora-saria eskuratu du, eta Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini liderrarekiko soilik hiru segundora kokatu da, sailkapen nagusian.

  • Lotte Kopecky, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Lotte Kopecky, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

SD Worx-Protime taldeko Lotte Kopecky txirrindulari belgikarrak irabazi du 2024ko Italiako Giroaren bosgarren etapa, ostegunean, Folignon, esprintean, eta, horrenbestez, garaipena eskuratzeagatik poltsikoratu duen hamar segundoko denbora-saria tarteko, sailkapen nagusian Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini liderrarekiko soilik hiru segundora jarri da; izan ere, italiarrak lasterketako aurreneko postuan jarraitzen du.

Kopeckyk, errepidean egungo munduko txapelduna bera, hamaika garaipen daramatza denboraldian; oraingoz, 2024ko txirrindularirik onena da. Belgikarra Giroaren sailkapen nagusia irabazteko lehian dabil; Longo Borghini lehenengo postuari eusten ari zaio, baina liderrak gertu-gertu du SD Worx taldeko ziklista.

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak lasterketan dituen bi euskal txirrindulariei dagokienez, ia-ia aldaketarik ez dago; Usoa Ostolazak sailkapen nagusiko 21. postuan jarraitzen du, Longo Borghinirekiko 3:57ra, eta Ane Santesteban 44. tokian da orain, 13:01era.

Ostiralean, Italiako Giroaren seigarren etapa jokatuko dute. San Benedetto del Tronton hasi eta Chietin amaituko da, eta 159 kilometroko ibilbidea izango du. Helmuga 3. mailako mendate batean izango da.

Etapako sailkapena

1 - KOPECKY Lotte (SD Worx) 2:38:54

2 - CONSONNI Chiara (UAE) d. b.

3 - SIERRA Arlenis (Movistar) d. b.

4 - SCHWEINBERGER Kathrin (Ceratizit) d. b.

5 - GUARISCHI Barbara (SD Worx) d. b.

6 - GUAZZINI Vittoria (FDJ) d. b.

7 - ROSEMAN-GANNON Ruby (Liv AlUla) d. b.

8 - ALZINI Martina (Cofidis) d. b.

9 - TOMASI Laura (Laboral Kutxa) d. b.

10 - KOCH Franziska (DSM) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) 12:07:47

2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) + 0:03

3 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) + 0:38

4 - LABOUS Juliette (DSM) + 0:49

5 – LE COURT Kim (AG Insurance) + 0:51

6 - NIEDERMAIER Antonia (Canyon) + 1:06

7 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) + 1:07

8 - GARCÍA Mavi (Liv AlUla) + 1:33

9 - AALERUD Katrine (Uno-X) + 1:34

10 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) d. b.