Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

2. etapa

Chiara Consonnik Italiako Giroaren bigarren etapa irabazi du, eta Longo Borghinik lider jarraitzen du

EITB MEDIA

UAEko txirrindulari italiarra izan da azkarrena jardunaldiko irabazlea zehaztu duen esprintean, Lotte Kopecky (SD Worx) eta Elisa Balsamo (Lidl-Trek) mendean hartuta; bitartean, Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini ziklista italiarrak sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarraitzen du.

  • Chiara Consonni, garaipena erdietsita. Argazkia: giroditaliawomen.it.

    Chiara Consonni, garaipena erdietsita. Argazkia: giroditaliawomen.it.

UAE Emirates taldeko Chiara Consonni txirrindulari italiarrak irabazi du 2024ko Italiako Giroaren bigarren etapa, astelehenean, Volta Montanan, esprintean, eta Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini ziklista italiarrak lasterketako sailkapen nagusiko lider bezala jarraitzen du.

Esprintean erabaki dute jardunaldiko irabazlea, eta Consonnik lortu du nagusitzea, horrelakoetan trebetasun eta indar handiak baititu. Asteleheneko garaipen hori zenbatuta, bere lasterketan hirugarren aldiz lortu du Italiako Giroan garaitzea, eta lau garaipen daramatza 2024ko denboraldian; horrez gain, ohorezko zenbait postu ere eskuratu ditu, azken hilabeteotan.

Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) etapa garaipena jokatu duen tropelean helmugaratu da, eta Ane Santesteban taldekideak 1:08 galdu du; sailkapen nagusian, Ostolaza 56. postuan dago, Longo Borghinirekiko 1:44ra, eta Santesteban 112. tokian dabil, 3:27ra.

Asteartean, 35. Italiako Giroaren hirugarren etapa jokatuko dute. Jardunaldia Sabbionetan hasi eta Toanon amaituko da, 113 kilometroko ibilbidea izango du, eta helmuga 2. mailako mendate batean dauka.

Etapa sailkapena

1 - CONSONNI Chiara (UAE) 2:41:58

2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) d. b.

3 - BALSAMO Elisa (Lidl) d. b.

4 - SIERRA Arlenis (Movistar) d. b.

5 - DE ZOETE Mylene (CERATIZIT-WNT) d. b.

6 – LE COURT Kim (AG Insurance) d. b.

7 - ZANARDI Silvia (Human) d. b.

8 - BORGHESI Letizia (EF Education) d. b.

9 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.

10 - SCHWEINBERGER Kathrin (CERATIZIT-WNT) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) 3:02:35

2 - BROWN Grace (FDJ) + 0:01

3 - CHAPMAN Brodie (Lidl) + 0:13

4 - KOPECKY Lotte (SD Worx) + 0:19

5 - LABOUS Juliette (DSM) + 0:29

6 - EDWARDS Ruth (Human) + 0:30

7 - KERBAOL Cedrine (CERATIZIT-WNT) + 0:38

8 - ADEGEEST Loes (FDJ) d. b.

9 - AALERUD Katrine (Uno-X) + 0:45

10 - KOCH Franziska (DSM) + 0:47