Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

80 KILOMETRO GUTXIAGO

Giroko 16. etapako ibilbidea murriztu dute eguraldi txarragatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

14:25ean hasiko da, eta txirrindulariek ez dituzte igoko lehendabiziko hiru mendateak, tartean Umbrailpass.

  • Italiako Giroko 16. etapako profil eguneratua. Irudia: Italiako Giroa

    Italiako Giroko 16. etapako profil eguneratua. Irudia: Italiako Giroa

Italiako Giro 16. etapako ibilbidea, Livigno eta Santa Cristina Valgardena lotu behar zituena, moldatu egin behar izan dute antolatzaileek eguraldi kaskarrak eta txirrindularien protestak hala behartuta.

Hala, azkenerako etapa 14:25ean abiatuko da Lasatik, eta, hartara, etapak aurreikusitakoa baino 80. kilometro inguru gutxiago izango ditu, eta igo gabe utziko dituzte Passo di Eira, Passo del Foscagno eta Gigogio di Santa Maria (Umbrailpass).

Italiako Giroko 16. etapako profil eguneratua. Irudia: Italiako Giroa

Italiako Giroko 16. etapako profil eguneratua. Irudia: Italiako Giroa

Txirrindulariek aurreikusten zuten arriskurik handiena Gigogio di Santa Mariako jaitsiera luzea zen, eta, ondorioz, hura bukatzen den tokitik ekingo diote jardunari, eta etapako azken kilometroak (118 kilometro) bere horretan jarraituko dute.