Italiako Giroa
Osteguna, maiatzak 16
Italiako Giroko 12. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegiak: Martinsicuro-Fano (193 km)
EITB MEDIA
Etaparen bigarren zatia gorabeheratsua da, eta helmugarako bederatzi kilometroren faltan, Giove mendatea igo beharko dute txirrindulariek. Puntuagarria ez den arren, batez beste %10 baino gehiagoko maldak ditu.
-
Italiako Giroko 12. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it
Maiatzaren 16an, osteguna, jokatuko duten 2024ko Italiako Giroko hamabigarren etapak, Martinsicuron hasi eta Fanon amaituta, 193 kilometro ditu. Tropela 12:30ean jarriko da martxan, eta irabazlea 16:59 eta 17:28 artean iristea aurreikusi du antolakuntzak.
Mendiko Sari Nagusirako puntuagarriak diren lau igoera ditu ibilbideak, 4. mailakoak denak: Osimo (93,2. kilometroan), Monsano (126,8. kilometroan), Ostra (138,4. kilometroan) eta La Croce (150,6. kilometroan). Horiez gain, eta puntuak pilatzeko balio ez duen arren, amaieran igo beharreko Monte Giove nabarmendu du antolakuntzak. Izan ere, batez beste %10 baino gehiagoko aldapak ditu, eta etaparen zati erabakigarrian dago.
Txirrindulari ausartentzat eta trebeentzat aproposa da iritsiera, azken kilometroak bihurgunez jositako ingurune batean egingo baitituzte, Fanoko erdigune historikoan. Azken 1000 metroetan, gainera, ibilbideak goruntz egiten du apur bat.
Ez galdu Giroko hamabigarren etaparen xehetasunik, EITBk zuzenean eskainiko duelako. 12:15ean, eitb.eus-en; ETB1en, ostera, 15:00etatik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 12. etapa (maiatzak 16)
Ibilbidea: Martinsicuro - Fano
Distantzia: 193 km
Goranzko desnibel metatua: 2100 m
Hasiera-ordua: 12:30
Amaiera-ordua: 16:59 (43 km/h) | 17:11 (41 km/h) | 17:26 (39 km/h)
Mendiko saria: Osimo (4. mailakoa), 93,2. kilometroan; Monsano (4. mailakoa), 126,8. kilometroan; Ostra (4. mailakoa), 138,4. kilometroan; La Croce (4. mailakoa), 150,6. kilometroan.
AZKEN KILOMETROAK