Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Italiako Giroa, 8. etapa

Tadej Pogacarrek aise lortu du hirugarren etapa garaipena

Agentziak | EITB MEDIA

Esloveniarra nahieran dabil aurtengo ekitaldian, eta bera izan da lehena helmugan, Prati di Tivo lehen mailako mendatean.

1:21
Tadej Pogacar

Tadej Pogacar esloveniarrak eroso irabazi du Italiako Giroko zortzigarren etapa. Txirrindulariek 152 kilometroko ibilbidea egin dute Spoleto eta Prati di Tivo artean. Esloveniarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Oraingoan, Pogacarrek ez du aurkarien artean triskantzarik egin. Ondo kalkulatutako garaipena izan da, urrutitik ziurtatutakoa eta helmugarako azken 150 metroetan gauzatutakoa. Leku horretan jotako erasoari esker irabazi du etapa, 4 ordu, 2 minutu eta 16 segundoko denbora eginda, batez beste orduko 37,6 kilometroko abiaduran.

Pogacarren atzetik, Daniel Felipe Martinez Borako liderra helmugaratu da, irabazlearen denbora berean, Ben O'Connor australiarrarekin batera, eta bi segundo geroago sartu dira Geraint Thomas eta Einer Rubio.

Igandean, bederatzigarren etapa jokatuko dute, Avezzano eta Napoli artean 214 kilometroko ibilbide laua izango duena.

Etapako sailkapena

1 - POGACAR Tadej (UAE) 4:02:16

2 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (BORA) d. b.

3 - O'CONNOR Ben (Decathlon) d. b.

4 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:02

5 - THOMAS Geraint (INEOS) d. b.

6 - RUBIO Einer (Movistar) d. b.

7 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) d. b.

8 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 0:11

9 - STORER Michael (Tudor) + 0:13

10 - BAUDIN Alex (Decathlon) + 0:21

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 28:14:42

2 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) + 2:40

3 - THOMAS Geraint (INEOS) + 2:58

4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) + 3:39

5 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) + 4:02

6 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 4:23

7 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) + 5:15

8 - RUBIO Einer (Movistar) + 5:28

9 - ARENSMAN Thymen (INEOS) Grenadiers + 5:30

10 - HIRT Jan (Soudal) + 5:53