Italiako Giroa
4. etapa
Milanek esprintean irabazi du, Andoran, Italiako Giroaren laugarren etapa; Pogacarrek lider jarraitzen du
EITB MEDIA
Lidl-Trek taldeko txirrindulari italiarrak, jardunaldiko azken metroetan, Kaden Groves (Alpecin) eta Phil Bauhaus (Bahrain) menderatu ditu. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek (UAE) 46 segundoko aldea du INEOSeko Geraint Thomasekiko, eta 47 segundokoa BORAko Daniel Felipe Martinezekiko.
-
Jonathan Milan, irudian ezkerretan, bikain nagusitu da esprintean. Argazkia: EFE.
Lidl-Trek taldeko Jonathan Milan txirrindulari italiarrak irabazi du, asteartean, 2024ko Italiako Giroaren laugarren etapa, esprintean, Andora udalerrian. Milanek, jardunaldiko azken metroetan, hurrenez hurren bigarren eta hirugarren helmugaratu diren Kaden Groves (Alpecin-Deceuninck) eta Phil Bauhaus (Bahrain Victorious) menderatu ditu. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan, eta Tadej Pogacarrek (UAE) lider jarraitzen du; esloveniarrak 46 segundoko aldea du INEOS Grenadierseko Geraint Thomasekiko, eta 47 segundokoa BORA-Hansgroheko Daniel Felipe Martinezekiko.
Aurrerapena
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - MILAN Jonathan (Lidl-Trek) 4:16:03
2 - GROVES Kaden (Alpecin) d.b.
3 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d.b.
4 - KOOIJ Olav (Visma) d.b.
5 - MERLIER Tim (Soudal) d.b.
6 - BALLERINI Davide (Astana) d.b.
7 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d.b.
8 - ZANONCELLO Enrico (Bardiani) d.b.
9 - MIHKELS Madis (Intermarché) d.b.
10 - LONARDI Giovanni (Polti) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - POGACAR Tadej (UAE) 15:19:05
2 - THOMAS Geraint (INEOS) +0:46
3 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) +0:47
4 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) +0:55
5 - RUBIO Einer (Movistar) +0:56
6 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) +1:07
7 - LOPEZ Juan Pedro (Lidl-Trek) +1:11
8 - HIRT Jan Soudal (Quick-Step) +1:13
9 - LUTSENKO Alexey (Astana) +1:26
10 - O'CONNOR Ben (Decathlon) d.b.