Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

ITALIAKO GIROA

Pogacar esloveniarra izango da Giroko faborito nagusia, gainerako izen handien faltan

AGENTZIAK | EITB Media

Italiako Giroko 107. edizioa bihar, larunbata, hasiko da, faborito argi batekin: Tadej Pogacar. UAE Team Emirates taldeko txirrindularia izango da faborito, beste izen handi batzuen faltan. "Corsa Rosa" zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Tadej Pogacar txirrindularia, UAE Emirates taldekoa, Giroaren aurkezpenean. ARGAZKIA: EFE

    Tadej Pogacar txirrindularia, UAE Emirates taldekoa, Giroaren aurkezpenean. ARGAZKIA: EFE

Bihar Turinen hasi, eta maiatzaren 26ra arte jokatuko da Italiako Giroa. Izen handien faltan, Pogacar Giroan eta Tourrean garaipen bikoitz historikoa lortzen saiatuko da. Mende honetan inork ez du halakorik lortu, eta Corsa Rosako bere lehen garaipena eskuratuz gero, bera izango da lehena, ondoren Frantzian ere nagusitzen bada.

Ibilbidean zehar banakako erlojupekoa eta esprinterrentzako etapa amaierak nabarmentzen dira. Gainera, Mortirolo eta Stelvio tontor mitikoak igo beharko dituzte ziklistek. Guztira, goi-mendiko bost etapa, erdi-mendiko zortzi, sei etapa lau eta bi erlojupeko izango ditu.

Baja garrantzitsuak

Jonas Vingegaard, Primoz Roglic (iazko irabazlea) eta Wout van Aert eta Remco Evenepoel belgikarrak ez dira bertan arituko. Beraz, hautagaien zerrendan eskarmentu handiko txirrindulariak murriztu dira, baina Nairo Quintana kolonbiarra (2014ko irabazlea eta Movistar Teameko liderra) eta Geraint Thomas britainiarra (iazko bigarrena eta 2018ko Frantziako Tourreko txapelduna) nabarmentzen dira horien artean.

Ben O'Connor, Daniel Felipe Martinez, Cian Uijtdebroeks, Romain Bardet, Damiano Caruso, Antonio Tiberi eta Juan Pedro Lopez ere arituko dira podiumerako lehian.

Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.