Italiako Giroa
Igandea, maiatzak 5
Italiako Giroko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: San Francesco al Campo-Santuario Oropa (161 km)
EITB MEDIA
Hamaika kilometro baino gehiagoko lehen mailako igoera batekin bukatuko da bigarren etapa. Batez beste %13ko aldapak ere izango dituzte aurrean.
-
Italiako Giroko bigarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it
Italiako Giroko bigarren etapa mendate batean (1. mailakoa) amaituko den lehen etapa izango da. San Francesco al Campon hasi eta Santuario di Oropan amaituta, 161 kilometroko ibilbidea du. Maiatzaren 5ean izango da, igandean, eta maglia arrosa janzteko lehian ibiliko diren txirrindularien arteko lehen aldeak antzematen has daitezke. 13:05ean hasiko da eguna, eta 16:59 eta 17:27 artean amaitzea aurreikusi dute.
Giroko antolakuntzak zehaztu duenez, bigarren etapa hau laua da hasieran, baina gorabeheratsua da bigarren zatian, Veldengoko esprint berezitik hasita, 93,9. kilometroan.
Oasi Zegna (122,7. kilometroan), eta Nelva (137,4. kilometroan) hirugarren mailako mendateak amaieran igoko dituzte txirrindulariek. Nelvatik behera, Biellara helduta, Oropako igoerari ekingo diote: 11,8 kilometroko malda, batez beste %6,2ko aldapekin. Zenbait tokitan, %13koak ere badaude. Azken finean, sailkapen orokorrean postu onaren bila ari diren hautagaientzat maila-proba bikaina izango da.
Italiako Giroko bigarren etapa EITBn zuzenean ikusteko aukera egongo da, eitb.eus-en, osorik, 12:45ean; ETB1en, berriz, 15:00etatik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 2. etapa (maiatzak 5)
Ibilbidea: San Francesco Al Campo – Santuario di Oropa (Biella)
Distantzia: 161 km
Batezbesteko aldapak: 2300 m
Irteera-ordua: 13:05
Iritsiera-ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:13 (39 km/h) | 17:27 (37 km/h).
Mendiko sariak: Oasi Zegna (3. mailakoa), 122,7. kilometroan; Nelva (3. mailakoa), 137,4. kilometroan; Santuario di Oropa (lehen mailakoa), 161. kilometroan.
AZKEN KILOMETROA
SANTUARIO DI OROPA (LEHEN MAILAKOA)