Italiako Giroa
21. etapa
Hesjedalek irabazi du Italiako Giroa
Erredakzioa
Joaquim Rodriguezek ezin izan dio azken etapan lidergoari eutsi eta Garmin taldeko kanadarra igo da Milango podiumaren gorenera. "Purito" bigarren sailkatu da eta Thomas De Gendt hirugarren.
Ryder Hesjedalek (Garmin) irabazi du aurtengo Italiako Giroa. Erlojupeko ona egin du kanadarrak eta Joaquim Rodriguezek (Katusha) ezin izan dio elastiko arrosari eutsi. Azken etapan, 28 kilometroko erlojupekoan, Marco Pinotti (BMC Racing Team) italiarra nagusitu da.
Etaparen hasieratik "Purito" baino gehiago izan da Hesjedal eta erlojuaren kontrako aurreneko tartean 3 segundora hurbildu da. Azken 20 kilometroetan dena eman du Joaquim Rodriguezek, baina helmugan 40 segundo galdu ditu azkenean.
Etapa Pinottik irabazi du 33:06ko denbora eginda. Geraint Thomas bigarren sailkatu da eta Jesse Sergent hirugarren. Hesjedal Milango podiumaren gorenera igo da. Joaquim Rodriguezek bigarren bukatu du eta Thomas De Gendtek hirugarren. Mikel Nieve nafarra, hamargarren.
Etapa:
1. Marco Pinotti (BMC) 33:06
2. Geraint Thomas (Sky) a 39
3. Jesse Sergent (RadioShack-Nissan) a 53
4. Alex Rasmussen (Garmin) a 1:00
5. Thomas De Gendt (Vacansoleil-DCM) a 1:01
6. Ryder Hesjedal (Garmin) a 1:09
7. Gustav Larsson (Vancasoleil) a 1:14
8. Maciej Bodnar (Liquigas) a 1:15
9. Svein Tuft (Orica-GreenEDGE) a 1:22
10. Julien Vermote (Omega Pharma-Quick Step) a 1:23
Sailkapen nagusia:
1. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda)
2. Joaquim Rodríguez (Katusha)
3. Thomas De Gendt (Vacansoleil-DCM)