Italiako Giroa
Azken orduko baja
Ane Santesteban baja izango da Giroan, covid-19an positibo eman ondoren
I. G. | EITB MEDIA
Italiako itzulia hasteko bi egun falta direnean, Errenteriako txirrindulariak bere sare sozialen bidez iragarri du denboraldiko lasterketa handienetako batetik kanpo geratuko dela.
-
Ane Santesteban. Argazkia: GreenEDGE Team
Ane Santesteban gipuzkoarra ez da emakumezkoen Italiako Giroan izango covid-19 proban positibo eman ondoren.
Italiako itzulia hasteko bi egun falta direnean, Errenteriako txirrindulariak bere sare sozialen bidez iragarri du denboraldiko lasterketa handienetako batetik kanpo geratuko dela.