Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

13. etapa

Mark Cavendishek hirugarren garaipena eskuratu du Cerveren

Erredakzioa

Sky taldeko esprinterrak Alexander Kristoff (Katusha) eta Mark Renshaw (Rabobank) gainditu ditu helmugan. Joaquim Rodriguezek lider jarraitzen du 17 segundoko aldearekin.

02:41
Mark Cavendishek irabazi du Giroko 13. etapa

Mark Cavendishek (Sky) erakustaldia eman du esprintean eta aurtengo Giroko hirugarren garaipena eskuratu du. 2012ko edizioko etapa laburrena (Savona-Cervere, 121 kilometro) irabazi du Cavendishek eta Joaquim Rodriguezek ‘maglia’ arrosarekin jarraitzen du.

Sky taldeak bikain kontrolatu du tropela azkeneko kilometroetan eta munduko txapelduna azkarrena izan da esprintean. Cavendishek Alexander Kristoff norbegiarra (Katusha) eta Mark Renshaw australiarra (Rabobank) gainditu ditu.

Eguneko ihesaldian bi gizon izan dira, Farnese Vini taldekoko Failli eta Vacansoleil taldeko Keizer, baina tropelak helmugatik 21 kilometrora hartu ditu.

Itzulia irabazteko faboritoak tropel nagusian heldu dira Cerverera jardunaldia nahiko lasaia izan baita. ‘Purito’ Rodriguezek 17 segundoko aldea du sailkapen nagusian Ryder Hesjedalekin (Garmin) eta 26 segundoko aldea Sandy Casar frantziarrarekin. Roman Kreuziger, Ivan Basso eta Michele Scarponi ere nahiko gertu daude sailkapen orokorrean. Beñat Intxaustik zazpigarren jarraitzen du 52 segundora.

13. etapa:

1. Mark Cavendish (Sky)
2. Alexander Kristoff (Katusha)
3. Mark Renshaw (Rabobank)
4. Sacha Modolo (Colnago CSF Bardini)
5. Elia Favilli (Farnese Vini)
6. Matthew Goss (Orica-GreenEDGE)
7. Arnaud Demare (FDJ-BigMat)
8. Lucas Sebastian Haedo (Saxo Bank)

Sailkapen nagusia:

1 Joaquin RODRIGUEZ OLIVER KAT 54:21:15
2 Ryder HESJEDAL GRM 17
3 Sandy CASAR FDJ 26
4 Paolo TIRALONGO AST 32
5 Ivan SANTAROMITA BMC 49