Italiako Giroa
12. etapa
Lars Ytting Bakek garaipena eskuratu du Sestrin
Erredakzioa
Lotto-Bellisol taldeko danimarkarrak Sandy Casar eta Andrey Amador gainditu ditu ihesaldi luze baten ostean. Joaquim Rodriguezek (Katusha) lider izaten jarraitzen du.
Lars Ytting Bak danimarkarrak irabazi du 2012ko Giroko hamabigarren etapa. Etapako azkenengo kilometrora ihesaldian izan diren zazpi txirrindulari batera heldu dira eta Bakek (Lotto-Belisol) eraso gogorra jo du. Iheskideak ezin izan dira Danimarkako txirrindulariaren gurpilera heldu eta helmugara 11 segundoko aldearekin heldu da Bak. Bigarren Sandy Casar (FDJ) izan da eta hirugarren Andrey Amador (Movistar). Amets Txurruka bizkaitarra (Euskaltel-Euskadi) zazpigarren postuan heldu da.
Tropela ia 4 minutura heldu da helmugara, baina Joaquim Rodriguezek ‘maglia’ arrosa mantentzea lortu du. Sailkapen nagusian, Ryder Hesjedalek (Garmin) bigarren jarraitzen du 17 segundora eta hirugarren Sandy Casar jarri da 26 segundora. Beñat Intxausti zazpigarren jarri da, baina Zornotzakoak lidergoa 52 segundora izaten jarraitzen du.
Liquigasek tropel-buruan egindako lana erabakigarria izan da Sandy Casar birtualki lidergoan izan baita lasterketan. Ivan Bassoren taldeak erritmoa bizitu egin du eta iheslariekin aldea murriztea lortu du tropelak.
Bihar, 2012ko Giroko etapa laburrena (Savona-Cervere, 121 kilometro) jokatuko da.
12. etapa:
1. Lars Ytting Bak (Lotto-Belisol) 3:58:55
2. Sandy Casar (FDJ-BigMat) + 11
3. Andrey Amador (Movistar Team) d.b.
4 Jan Bakelants (RadioShack-Nissan) d.b.
5. Ivan Santaromita (BMC) d.b.
6. Jackson Rodriguez (Androni-Giocattoli) d.b.
7. Amets Txurruka (Euskaltel-Euskadi) d.b.
8. Martijn Keizer (Vacansoleil-DCM) + 43
General:
1. Joaquim Rodriguez (Katusha)
2. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda) + 17
3. Sandy Casar (FDJ-BigMat) + 26
4. Paolo Tiralongo (Astana) + 32
5. Ivan Santaromita (BMC) + 49