Italiako Giroa
11. etapa
Roberto Ferrarik esprinter faboritoak gainditu ditu
Erredakzioa
Etapako azkenengo metroetan erorikoa egon da eta esprinter ugari garaipena lortzeko aukerarik gabe gelditu dira. 'Purito' Rodriguezek elastiko rosarekin jarraitzen du.
Roberto Ferrari italiarrak (Androni-Giocattoli) ezustekoa eman du Giroko 11. etapan (Asis-Montecatini Terme, 255 kilometro). Ferrarik esprinter faboritoak gaindituta. Joaquim ‘Purito’ Rodriguezek (Katusha) ‘maglia’ arrosarekin jarraitzen du.
Etapako azkenengo metroetan hainbat esprinter lurrera joan dira eta erorikoa saihestu duten txirrindulariak oso ondo kokatuta gelditu dira. Honela, Roberto Ferrarik Francesco Chicchi (Omega Pharma-Quick Step) eta Tomas Vaitkus (Orica-GreenEDGE) gainditu ditu helmugan.
Mark Cavendishek (Sky), munduko txapeldunak, laugarren postuan bukatu du etapa eta bosgarren Manuel Belletti (Ag2r) izan da.
Sailkapen nagusian, ‘Purito’ Rodriguezek lider jarraitzen du. Bigarren, 17 segundora, Ryder Hesjedalek (Garmin) jarraitzen du, eta hirugarren Paolo Tiralongok (Astana), 32 segundora. Roman Kreuziger eta Beñat Intxausti (Movistar) laugarren eta bosgarren dira sailkapen nagusian, 52 segundora.
11. etapa:
1. Roberto Ferrari (Androni-Giocattoli) 6:49:05
2. Francesco Chicchi (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
3. Tomas Vaitkus (Orica-GReenEDGE) d.b.
4. Mark Cavendish (Sky) d.b.
5. Manuel Belletti (Ag2r) d.b.
6. Giacomo Nizzolo (RadioShack-Nissan) d.b.
7. Daniel Schorn (Team NetApp) d.b.
8. Arnaud Demare (FDJ-BigMat) d.b.
9. Danilo Wyss (BMC) d.b.
10. Geoffrey Soupe (FDJ-BigMat) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Joaquim Rodriguez (Katusha) 40:27:34
2. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda) + 17
3. Paolo Tiralongo (Astana) + 32
4. Roman Kreuziger (Astana) + 52
5. Beñat Intxausti (Movistar Team) d.b.
6. Ivan Basso (Liquigas-Cannondale) + 57
7. Damiano Caruso (Liquigas-Cannondale) + 1:02
8. Dario Cataldo (Omega Pharma-Quick Step) + 1:03
9. Eros Capecchi (Liquigas-Cannondale) + 1:09
10. Rigoberto Urán (Sky) + 1:10
11. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 1:11
12. Domenico Pozzovivo (Colnago CSF Bardini) + 1:12
13. Frank Schleck (RadioShack-Nissan) + 1:25
14. Sergio Luis Henao (Sky) + 1:27
15. Damiano Cunego (Lampre-ISD) + 1:37