Italiako Giroa
18. etapa
De Bondtek eskuratu du etapa garaipena, ihesaldiko laukotearen arteko esprintean nagusituta
EITB Media
Dries de Bondtek irabazi du Italiako Giroko 18. etapa. Ihes eginda iritsi dira lau txirrindulari, eta esprintean nagusi izan da belgikarra. Affini izan da bigarren, eta Court hirugarren. Carapazek jarraitzen du lider, Hindleyk bigarren, eta Landak hirugarren.
-
Dries de Bondt, 18. etapako irabazlea. Argazkia: EFE
Dries de Bondtek (Alpecin Fenix) irabazi du Italiako Giroko 18. etapa, ostegun honetan (maiatzak 26) Borgo Valsugana eta Treviso artean egin dena, 156 kilometroko ibilbidearekin. Richard Carapzek (Ineos Grenadiers) lidergoari eutsi dio, eta Mikel Landak (Bahrain Victorious) sailkapen nagusiko hirugarren postuan jarraitzen du.
Esprinterrentzat aproposa zen etapa, baina lau txirrindulari ihes eginda iritsi dira azken metroetara, eta lauren arteko esprintean erabaki da irabazlea. De Bondt izan da onena, Edoardo Affinik (Jumbo-Visma) amaitu du bigarren, eta Magnus Cortek (EF Education-EasyPost) hirugarren. Laugarren izan da Davide Gabburo (Bardiani-CSF-Faizane). Tropela laukotea baino 14 segundo beranduago helmugaratu da Alberto Dainese (DSM) buruan zela.
Jai Hindley (BORA-hansgrohe) moztuta geratu da etapa amaieran, eta tropel nagusiarekiko denbora galdu duen arren, sailkapen nagusian ez du eraginik izan, azken hiru kilometroen barruan geratu baita atzean. Bestalde, Juan Pedro Lopezek (UAE Emirates) 2 minutu eta 43 segundo galdu ditu tropel nagusiarekiko etapa honetan, amaierarako 10 kilometro falta zirenean moztuta geratu ostean.
Richard Carapaz dago sailkapen nagusiko lehen postuan, eta hiru segundo ateratzen dizkio bigarren den Hindleyri. Mikel Landak hirugarren jarraitzen du liderrarekiko 1'05"era. Laugarren zen Joao Almeidak lasterketa utzi du covid-19an positibo emateagatik; ondorioz, Vincenzo Nibali da orain laugarren. Italiarrak 31 segundo ateratzen dizkio bosgarren postuan dagoen Pello Bilbaori (Bahrain Victorious). Gernika-Lumoko txirrindularia Carapazekiko 6'19"ra dago.
18. etapako sailkapena:
1-. DE BONDT Dries Alpecin-Fenix 3:21:21
2-. AFFINI Edoardo Jumbo-Visma +0:00
3-. CORT Magnus EF Education-EasyPost +0:00
4-. GABBURO Davide Bardiani-CSF-Faizanè +0:00
5-. DAINESE Alberto Team DSM +0:14
6-. DÉMARE Arnaud Groupama - FDJ +0:14
7-. CIMOLAI Davide Cofidis +0:14
8-. CAVENDISH Mark Quick-Step Alpha Vinyl Team +0:14
9-. GAVIRIA Fernando UAE Team Emirates+ 0:14
10-. CONSONNI Simone Cofidis +0:14
Salikapen nagusia:
1-. CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers 76:41:15
2-. HINDLEY Jai BORA - hansgrohe +0:03
3-. LANDA Mikel Bahrain - Victorious +1:05
4-. NIBALI Vincenzo Astana Qazaqstan Team +5:48
5-. BILBAO Pello Bahrain - Victorious +6:19
6-. HIRT Jan Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +7:12
7-. BUCHMANN Emanuel BORA - hansgrohe +7:13
8-. POZZOVIVO Domenico Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +12:30
9-. LÓPEZ Juan Pedro Trek - Segafredo +15:10
10-. CARTHY Hugh EF Education-EasyPost +17:03