Italiako Giroa
IGANDEA, MAIATZAK 29
2022ko Italiako Giroko 21. etaparen profila eta ibilbidea: Verona – Verona (17,4 km)
EITB MEDIA
Hemen erabakiko da nor izango den 2022ko Giroko irabazlea.
-
Italiako Giroko 21. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
Italiako Giroa maiatzaren 29an amaituko da, Veronan hasi eta amaituko den 17,4 kilometroko erlojupekoarekin. Hemen erabakiko da nor izango den 2022ko Giroko irabazlea.
Ibilbidearen erdialdean dago erlojupekoko saioko igoera bakarra. Txirrindulariek % 5eko batezbesteko malda duen 4 kilometroko igoera gainditu beharko dute. Beste 4 kilometroko jaitsiera amaituta, azken 3 kilometroetan sartuko dira. Etaparen amaierako errepidea ona da eta ez dago bihurgune arriskutsurik.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 13:35etik aurrera. ETB4k 14:15etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 21. etapa (maiatzak 29)
Ibilbidea: Verona – Verona
Distantzia: 17,4 km
Hasiera-ordua (lehen txirrindularia): 13:55
Amaiera-ordua (azken txirrindularia): 16:47
Mendiko saria: Torricella Massimilliana (4. mailakoa), 9,5. kilometroan.