Italiako Giroa
OSTIRALA, MAIATZAK 27
2022ko Italiako Giroko 19. etaparen profila eta ibilbidea: Marano Lagunare – Santuario Di Castelmonte (177 km)
EITB MEDIA
177 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute txirrindulariek. Etapako 60. eta 90. kilometroetan kokatuta daude Villanova Grotte eta Passo di Tanamea 3. mailako mendateak.
-
Italiako Giroko 19. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
Maiatzaren 27an jokatuko da Italiako Giroko 19. etapa, Marano Lagunare eta Santuario Di Castelmonte artekoa.
177 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute txirrindulariek. Etapako 60. eta 90. kilometroetan kokatuta daude Villanova Grotte eta Passo di Tanamea 3. mailako mendateak. Ondoren, lasterketa Eslovenian sartuko da Ucceako igarobidetik, eta Kobaridera iritsi ostean, txirrindulariek lehen mailako Kolovrat mendateko igoerari ekingo diote. Kolovratekoa 10 kilometroko igoera da, eta batezbesteko % 10eko maldak ditu. Jaitsiera luze baten ostean, lasterketa berriz Italian sartuko da bihurgune ugariko gunea gaindituta.
Etapa Santuario Di Castelmonten amaituko da. Bigarren mailako mendatea da, 7 kilometroko igoera du. Igoeraren zati gogorrena hasieran dago, % 13ko maldekin.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 12:00etatik aurrera. ETB4k 13:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 18. etaparen profila | Ikusi 20. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 19.etapa (maiatzak 27)
Ibilbidea: Marano Lagunare – Santuario di Castelmonte
Distantzia: 177 km
Hasiera-ordua: 12:10.
Amaiera-ordua: 16:57 (39 km/h) | 17:14 (37 km/h) | 17:32 (35 km/h).
Mendiko saria: Villanova Grotte (3.mailakoa), 74,9. kilometroan; Passe di Tanamea (3. mailakoa), 94,3. kilometroan; Kolovrat (1. mailakoa), 134,6. kilometroan; eta Santuario di Castelmonte (2. mailakoa) 177. kilometroan.