Italiako Giroa
OSTEGUNA, MAIATZAK 26
2022ko Italiako Giroko 18. etaparen profila eta ibilbidea: Borgo Valsugana – Treviso (151 km)
EITB MEDIA
Amaierako kilometroak lauak dira, eta irabazlea esprintean erabakiko dela ematen du, etapa bat irabazteko esprinterrek izango duten azken aukera izango baita.
-
Italiako Giroko 18. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
Mendiko lau jardunaldiren ostean, Italiako Giroak arnasa hartzen utziko dio tropelari. Hala, maiatzaren 26an, Borgo Valsugana eta Treviso arteko etapa "lasaia" jokatuko da.
Egunak 151 kilometroko ibilbide laua izango du, laugarren mailako Le Scale di Primolano eta Muro di Ca' del Poggio tartean dauden arren.
Azken txanpan, Trevisoko lautadako barrutian sartuko dira txirrindulariak. Amaierako kilometroak lauak dira, eta irabazlea esprintean erabakiko dela ematen du, etapa bat irabazteko esprinterrek izango duten azken aukera izango baita.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 13:30etik aurrera. ETB4k 14:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 17. etaparen profila | Ikusi 19. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 18.etapa (maiatzak 26)
Ibilbidea: Borgo Valsugana – Treviso
Distantzia: 151 km
Hasiera-ordua: 13:45.
Amaiera-ordua: 17:05 (47 km/h) | 17:14 (45 km/h) | 17:23 (43 km/h).
Mendiko saria: Le Scale di Primolano (4. mailakoa), 24,2. kilometroan; eta Muro di Ca' del Poggio (4. mailakoa), 101,3. kilometroan.