Italiako Giroa
MAIATZAK 22, IGANDEA
2022ko Italiako Giroko 15. etaparen profila eta ibilbidea: Rivarolo Canavese – Cogne (178 km)
EITB MEDIA
Txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte (1. mailako bi eta 2. mailako bat), eta faboritoek indarrez nola dauden erakutsi beharko dute.
-
2022ko Italiako Giroko 15. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
Italiako Giroa txanpa erabakigarrian sartuko da, eta horren adierazgarri izango da maiatzaren 22an jokatuko den 15. etapa, Rivarolo Canavese eta Cogne artean.
178 kilometroko ibilbidean hiru mendate egongo dira txirrindularien zain: Pila-les-Fleurs (1. maila), Verrogne (1. maila) eta Cogne (2. maila). Hirurak 10 kilometro baino gehiagoko luzera duten mendateak dira.
Etapako 91. kilometroan hasiko da Pila-les-Fleurseko igoera: 12,3 kilometroko mendatea da, % 6,9ko batez besteko maldekin. Ondoren, 121. kilometroan ekingo diote txirrindulariek Verrogne mendateko igoerari: 13,8 kilometroko igoera izango dute aurretik, % 7,1eko batez besteko maldekin.
Cogne mendatean erabakiko da etapa. Bigarren mailako mendate horrek 22 kilometro ditu: lehen zatia oso gogorra da, azken partea, ordea, leuna. Goranzko joera du amaierara arte. Azken lau kilometroetan galtzada-harrizko zati bat dago, eta amaierako malden batez bestekoa % 2,5ekoa da.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 12:05etik aurrera. ETB4k 13:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 14. etaparen profila | Ikusi 16. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
2022ko Italiako Giroko 15. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 15. etapa (maiatzak 22)
Ibilbidea: Rivarolo Canavese – Cogne
Distantzia: 178 km
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:57 (39 km/h) | 17:13 (37 km/h) | 17:31 (35 km/h).
Mendiko saria: Pila-Les Fleurs (1. mailakoa), 104,7. kilometroan; Verrogne (1. mailakoa), 136,9. kilometroan; eta Cogne (2. mailakoa), 178. kilometroan (helmugan).