Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

7. etapa

Tiralongok Scarponi gainditu eta Hesjedalek elastiko arrosa jantzi du

Erredakzioa

Astana taldeko italiarra Michele Scarponiren eta Frank Schlecken aurretik irabazi du zazpigarren etapa. Hesjedal kanadiarra (Garmin) da Giroko lider berria.

02:47
Paolo Tiralongo indartsuena izan da Rocca di Cambioko helmugan

Paolo Tiralongok (Astana) Michele Scarponi azkeneko metroetan gainditu du etapa garaipena eskuratzeko Rocca di Cambioko mendatean. Hirugarren eta laugarren Joaquim Rodriguez eta Frank Schleck heldu dira hiru segundora eta bosgarren Ryder Hesjedal bost segundora. Garmin taldeko kanadiarrak elastiko arrosa jantzi du Malorik ezin izan baitu tropelaren erritmoa jarraitu.

Sailkapen orokorrean Hesjedalek (Garmin-Barracuda) 15 segundoko aldea du. Bigarren Tiralongo hesjda eta hirugarren Katusha taldeko Joaquim Rodriguez 17 segundora.

Etapa azkeneko kilometroan erabaki da, Roccas di Cambio azken mendateko aldapa gogorrenean. Stefano Pirazzi eta Jose Herrada helmugatik 800 metrora hartu ditu tropelak eta Cunegoren erasoari Tiralongok eta Scarponik ederki erantzun diote. Helmugara bi txirrindulariak batera heldu dira, baina Tiralongo indartsuena izan da.

Euskaltel-Euskadiko Mikel Nieve leitzarrak bederatzigarren postua lortu du 11 segundora eta Beñat Intxausti denbora berean heldu da 12. postuan.


7. etapa:

1 Paolo TIRALONGO ITA AST 5:51:03
2 Michele SCARPONI ITA LAM +0
3 Frank SCHLECK LUX RNT +3
4 Joaquin RODRIGUEZ OLIVER ESP KAT +3
5 Ryder HESJEDAL CAN GRM +5
6 Domenico POZZOVIVO ITA COG +9
7 Daniel MORENO FERNANDEZ ESP KAT +9
8 Ivan BASSO ITA LIQ +9
9 Mikel NIEVE ITURALDE ESP EUS +11
10 Gianluca BRAMBILLA ITA COG +11
11 Sergio Luis HENAO MONTOYA COL SKY +11
12 Benat INTXAUSTI ELORRIAGA ESP MOV +11
13 Eros CAPECCHI ITA LIQ +11
14 Serge PAUWELS BEL OPQ +11
15 John GADRET FRA ALM +11

Sailkapen orokorra:

1 Ryder Hesjedal
2 Paolo Tiralongo + 15"
3 Joaquim Rodriguez + 17"
4 Christian Vandevelde + 21"
5 Peter Stetina + 26"
6 Dani Moreno + 26"
7 Roman Kreuziger + 35"
8 Ivan Basso + 40"