Italiako Giroa
10. ETAPAKO IRABAZLEA
Girmayk Giroa utzi du begian izandako ezbeharrarengatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Italiako Giroko 10. etaparen irabazleak istripua izan zuen podiumean garaipena ospatzen ari zela, ireki nahi zuen xanpain botilaren kortxoak ezkerreko begian jo baitzuen.
-
Biniam Girmay, begian min hartu zuen unean. Argazkia: EFE
Biniam Girmayk, Giroko hamargarren etapa irabazi zuen eritrearrak, Italiako lasterketa uztea erabaki du, bezperako podiumeko zeremonian xanpain botilarekin izandako ezbeharraren ondorioz. Izan ere, aipatu botilaren kortxoak Girmayren ezkerreko begia kolpatu zuen indarrez, eta Jesiko (Italia) ospitale batera eraman zuten begian izan zitzakeen balizko lesioak gainbegiratzera.
Gerora, senda-agiriarekin atera zen ospitaletik; alabaina, asteazken honetan jokatuko den hamaikagarren etapan ez duela parte hartuko jakinarazi dute. Lehendabizi, Gazzetta egunkariak aurreratu berria, eta, handik gutxira, Girmayk berak baieztatu du Intermarché-Wanty-Gobert taldearen sare sozialetan argitaratutako bideo baten bidez.
A message from Biniam Girmay #Giro pic.twitter.com/D2GCW3mH9X
— Intermarché-Wanty-Gobert (@IntermarcheWG) May 18, 2022
Gaur, Giroko 11. etapak Santarcangelo di Romagna eta Reggio Emilia lotuko ditu 203 kilometroko ibilbidean zehar.