Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

9. etapa

Jai Hindleyk irabazi du etapa, oso esprint lehiatuan

I. G. | EITB MEDIA

Mikel Landa ere sprint horretan izan da eta laugarren postuan iritsi da. Juanpe Lopez 1:47ko atzerapenarekin iritsi da helmugara, baina lidergoari eutsi dio eta maglia arrosa mantentzen jarraitzen du seigarren egunez jarraian.

  • Jai Hindlay

    Jai Hindlay. Irudia: EFE

Jai Hindley (Bora Hansgrohe) australiarrak irabazi du Italiako Giroko bederatzigarren etapa, Isernia eta Blockhaus artekoa (191 km). Juanpe Lopez (Trek) espainiarrak segundo batzuengatik lortu du liderraren maglia arrosa salbatzea.

Hindleyk (Perth, 26 urte) 5:34:44ko denborarekin irabazi du, Roman Bardet frantziarraren, Richard Carapaz ekuadortarraren, Mikel Landa euskaldunaren eta Joao Almeida portugaldarraren aurretik.

Juanpe Lopez irabazlearengandik 1:47ra iritsi da, baina maglia arrosa mantendu du.

Astelehen honetan Italiako Giroak bigarren atseden eguna izango du eta asteartean itzuliko da Pescara eta Jesi arteko hamargarren etaparekin (196 km).

9. ETAPA:

Etapako sailkapena:

1 - HINDLEY Jai (BORA) 5:34:44

2 - BARDET Romain (Team DSM) d.b.

3 - CARAPAZ Richard (INEOS) d.b.

4 - LANDA Mikel (Bahrain ) d.b.

5 - ALMEIDA João (UAE Team) d.b.

6 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) 0:03

7 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +0:16

8 - NIBALI Vincenzo (Astana) +0:34

9 - VALVERDE Alejandro (Movistar) +0:46

10 - ARENSMAN Thymen (Team DSM) +0:58

11 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +1:08

12 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.

Sailkapen nagusia:

1 - LÓPEZ Juan Pedro (Trek) 37:52:01

2 - ALMEIDA João (UAE) +0:12

3 - BARDET Romain (DSM) +0:14

4 - CARAPAZ Richard (INEOS) +0:15

5 - HINDLEY Jai (BORA) +0:20

6 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +0:28

7 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:29

8 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) +0:54

9 - BUCHMANN Emanuel (BORA +1:09

10 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:22