Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

MAIATZAK 8, IGANDEA

2022ko Italiako Giroko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Kaposvár – Balatonfüred (201 km)

EITB MEDIA

Esprinterrek aukera izan lezakete Giroko hirugarren etapan. Jardunaldia amaituta, lasterketak agur esango dio Hungariari, eta Italiara abiatuko da.

  • 2022ko Italiako Giroko 3. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

    2022ko Italiako Giroko 3. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Baliteke abenturazaleek bestelako asmorik izatea, eta ikusi beharko da, halaber, pelotoiak zer jarrera hartzen duen, baina ez litzateke harrigarria izango esprinterrek gorriz izatea azpimarratuta 2022ko Italiako Giroaren hirugarren etapa. Izan ere, Kaposvarren hasi eta Balatonfureden amaituko den 201 kilometroko ibilbidean ez dago ia-ia mendi-oztoporik. Beraz, esprinterren taldeek kontrol-lana ezartzeko gaitasuna izago dute. Behin etapa amaituta, lasterketak, agur esango dio Hungariari, eta Italiara abiatuko da.

Mendiko maillotari dagokionez, mendate puntuagarri bakarra izango da etapa honetan. Laugarren mailako Tihany da, eta 188. kilometroan igoko dute txirrindulariek; bertatik helmugara, beste 13 kilometro geldituko zaizkie parte-hartzaileei.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:15etik aurrera; ETB4k 14:00etik 15:00era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:00etatik etapa amaitu arte.

Ikusi 2. etaparen profila | Ikusi 4. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Italiako Giroko 3. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2022ko Italiako Giroko 3. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

ETAPAKO FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 3. etapa (maiatzak 8)

Ibilbidea: Kaposvár – Balatonfüred

Distantzia: 201 km

Hasiera-ordua: 12:25

Amaiera-ordua: 17:03 (46 km/h) | 17:15 (44 km/h) | 17:28 (42 km/h)

Mendiko saria: Tihany (4. mailakoa), 188. kilometroan