Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

MAIATZAK 7, LARUNBATA

2022ko Italiako Giroko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Budapest – Budapest (9,2 km, erlojupekoa)

EITB MEDIA

Italiako Giroko bigarren jardunaldia erlojuaren aurkako proba bat da, Hungariako hiriburuko kaleetan zehar egingo dena. Ibilbideak % 14ko aldapa bat dauka, galtzada-harrizko tartean.

  • 2022ko Italiako Giroko 2. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

    2022ko Italiako Giroko 2. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Erlojupeko etapetan espezialistak diren txirrindulariek laster izango dute aukera euren trebezia erakusteko 2022ko Italiako Giroan; izan ere, maiatzaren 7an, larunbatean, lehiatuko den bigarren etapan. Lasterketak 9,2 kilometroko ibilbidea izango du, eta Hungariako hiriburuan jokatuko da, Budapesten, alegia. Tartean, galtzada-harriko  aldapa gogor bat dago aurreikusita, % 14ko batez besteko maldarekin.

Etapako azken txanpa izango da zailena txirrindularientzat: azken kilometro eta erdian errepideak gora jotzen du etengabe, eta helmuga laugarren mailako mendate batean dago kokatuta. Hori dela eta, baliteke sailkapen nagusian lehenengo aldeak izatea, horiek txikiak izanda ere.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 13:50etik aurrera; ETB4k 14:30etik 15:00era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:00etatik etapa amaitu arte.

Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Italiako Giroko 2. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2022ko Italiako Giroko 2. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

ETAPAKO FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 2. etapa (maiatzak 7)

Ibilbidea: Budapest - Budapest

Distantzia: 9,2 km

Hasiera-ordua (lehen txirrindulariarena): 14:00

Amaiera-ordua (zken txirrindulariarena): 17:09 (50 km/h)

Mendiko saria: Budapest (4. mailakoa), 9,2. kilometroan (helmugan)