Italiako Giroa
MAIATZAK 6, OSTIRALA
2022ko Italiako Giroko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Budapest – Visegrad (195 km)
EITB MEDIA
Italiako Giroaren 105. edizioa Hungarian hasiko da etapa lau batekin, baina bost kilometroko igoera izango du azken zatian.
-
2022ko Italiako Giroko 1. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
2022ko Italiako Giroa maiatzaren 6an abiatuko da Budapestetik, hau da, Hungariako hiriburutik. Lehen etapak 195 kilometro izango ditu, eta txirrindulariek Visegrad hirira iritsi beharko dute. Jardunaldian zehar egin beharreko ibilbidea laua izan arren, azken tarterako bost kilometroko igoera bat aukeratu dute antolatzaileek.
Hala, tropelak % 5 eta ia % 8 arteko aldapak izango ditu zain Visegraden, eta helmuga hartuko du aurtengo Giroaren lehen mendateak (4. mailakoa). Eskalatzaile onenaren lehendabiziko elastikoa janzteko aukera emango dio txirrindulari bati.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:10etik aurrera; ETB4k 14:00etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
ETAPAREN PROFILA:
ETAPAKO FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 1. etapa (maiatzak 6)
Ibilbidea: Budapest - Visegrád
Distantzia: 195 km
Hasiera-ordua: 12:20
Amaiera-ordua: 17:00 (45 km/h) | 17:13 (43 km/h) | 17:26 (41 km/h)
Mendiko saria: Visegrád (4. mailakoa), 195. kilometroan (helmugan)