Italiako Giroa
Movistar Team
Oier Lazkano arabarra aukeratu du Movistarrek Valverde eta Sosari Italiako Giroan laguntzeko
I. G. | EITB MEDIA
Valverdek (42 urte) eta Ivan Sosak (24 urte) bigarren aldiz hartuko dute parte Giroan.
-
Oier Lazkano. Irudia: Movistar Team
Oier Lazkano arabarra Alejandro Valverde espainiarrarekin eta Ivan Ramiro Sosa kolonbiarrarekin (Asturiasko Itzulia irabazi berri du) batera arituko da datorren ostiralean Budapesten (Hungaria) hasiko den Italiako Giroaren 105. edizioan.
¿¿ #MovistarTeam2022
— Movistar Team (@Movistar_Team) May 2, 2022
¿ ¿¿ #Giro
¿ ¿¿¿¿ #RodamosJuntos
¿ @alejanvalverde
¿ Iván Sosa
¿ @jjrojillas
¿ @Arcas92
¿ @pedrero_antonio
¿ @SergioSamitier
¿ @LazkanoOier
¿ @willbarta
¿ https://t.co/UimO5JKvEJ pic.twitter.com/Ojo8hb2Lq4
Valverdek (42 urte) eta Ivan Sosak (24 urte) bigarren aldiz hartuko dute parte Giroan. Murtziarrak hirugarren postua lortu zuen 2016an, eta kolonbiarrak 44. postua eskuratu zuen 2019an.
Oier Lazkano, Alejandro Valverde, Ivan Ramiro Sosa, Jose Joaquin Rojas, Jorge Arcas, Antonio Pedrero, Sergio Samitier eta William Barta txirrindulariek osatuko dute taldea.