Italiako Giroa
3. etapa
Gossek garaipena lortu du aurtengo bigarren 'volatan'
Erredakzioa
Australiako txirrindularia azkarrena izan da Horsenseko (Danimarka) helmugan. Azken kilometroan beste eroriko bat jazo da.
Matthew Goss Australiako txirrindulariak Juan Jose Haedo argentinarra gainditu du esprintean, Italiako Giroaren hirugarren etapan. Mark Cavendish faboritoak erorikoa izan du helmugarako metro gutxi falta zirenean.
Cavendish, bigarren etapako irabazlea, hamargarren postutik abiatu da, baina Roberto Ferrari italiarra gurutzatu egin zaio eta biek erorikoa izan dute. Era berean, Taylor Phinney liderrak errepide gainean amaitu du.
Lau ordu 20 minutu eta 52 segundo behar izan ditu Gossek 206 kilometroko ibilbidea betetzeko. Helmuga Horsensen (Danimarka) izan da gaur.
Ramunas Navardauskas (Garmin), Reto Hollenstein (NetApp), Alfredo Balloni (Farnese), Martijn Keizer (Vacansoleil), Mads Christensen (Saxo Bank) eta Miguel Minguez (Euskaltel) txirrindulariek eguneko ihesaldia osatu dute, baina helmugarako 25 kilometro falta zirenean behera bota du tropelak.
Lars Bakek bertako txirrindularia azken kilometroetan saiatu da berriro, atzokoan egin bezala, baina Mark Cavendish Sky taldeko txirrindulariak ez dio aukerarik eman.
Horsenseko plazan minutu bateko isilunea gorde du tropelak Wouter Weylandt Belgikako txirrindulariaren omenez. Weylandt iragan Giroan hil zen eta urtebete bete da gaur.
Etapako sailkapena:
1. Matthew Goss (Australia / Orica) 4 ordu 20 minutu eta 53 segundo
2. Juan Jose Haedo (Argentina / Saxo Bank) d.b.
3. Tyler Farrar (U.S. / Garmin)
4. Arnaud Demare (France / FDJ)
5. Mark Renshaw (Australia / Rabobank)
6. Thor Hushovd (Norway / BMC Racing)
7. Alexander Kristoff (Norway / Katusha)
8. Romain Feillu (France / Vacansoleil)
9. Roberto Ferrari (Italy / Androni Giocattoli)
10. Fumiyuki Beppu (Japan / Orica)
Sailkapen nagusia:
1. Taylor Phinney (U.S. / BMC Racing) 9 ordu 24 minutu eta 31segundo2. Geraint Thomas (Britain / Team Sky) +9"
3. Alex Rasmussen (Denmark / Garmin) +13"
4. Manuele Boaro (Italy / Saxo Bank) +15"
5. Ramunas Navardauskas (Lithuania / Garmin) +18"
6. Gustav Larsson (Sweden / Vacansoleil) +22"
7. Brett Lancaster (Australia / Orica) +23"
8. Matthew Goss (Australia / Orica)
9. Marco Pinotti (Italy / BMC Racing) +24"
10. Jesse Sergent (New Zealand / RadioShack) +26"