Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

2. etapa

Cavendish, esprintean nagusi

Erredakzioa

Britainiarrak Matthew Goss eta Geoffrey Soupe gainditu ditu azken metroetan. Taylor Phinneyk lidergoari eutsi dio.

03:34
Cavendishek aurreneko 'volata' irabazi du

Mark Cavendish britainiarrak irabazi du esprintean Italiako Giroaren bigarren etapa (206 kilometro Danimarkako Herning hiritik).

Cavendishek Matthew Goss (GreenEdge) eta Geoffrey Soupe txirrindulariak gainditu ditu azken metroetan 4 ordu, 53 minutu eta 12 segundoko denbora eginda. Taylor Phinney (BMC) estatubatuarrak sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio.

Alfredo Balloni (Farnese), Olivier Kaisen (Lotto) eta Miguel Rubiano Chavez (Androni Giocattoli) txirrindulariek osatu dute jardunaldiko ihesaldia, baina helmugarako 30 bat kilometroren faltan tropelak harrapatu ditu.

Hirugarren etapak Horsens hirian izango du irteera eta helmuga. Tropelak 190 kilometro egin beharko dite.

Bigarren etapa:

1. Mark Cavendish (GBR-Sky) 4h.53:12
2. Matthew Harley Goss (AUS-Orica GreenEdge) d.b.
3. Geoffrey Soupe (FRA-FDJ Big Mat) d.b.
4. Tyler Farrar (USA-Garmin) d.b.
5. Roberto Ferrari (ITA-Androni Giocattoli) d.b.
6. Mark Renshaw (AUS-Rabobank) d.b.
7. Thor Hushovd (NOR-BMC) d.b.
8. Daniele Bennati (ITA-RadioShack) d.b.
9. William Bonnet (FRA-FDJ Big Mat) d.b.
.10. Geraint Thomas (GBR-Sky) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Taylor Phinney (USA-BMC) 5h.03:38
2. Geraint Thomas (GBR-Sky) 09
3. Alex Rasmussen (DIN/Garmin) 13
4. Manuele Boaro (ITA-Saxo Bank)  15
5. Gustav Larsson (SUE-Vacansoleil) 22
6. Ramunas Navardauskas (LTU-Garmin) d.b.
7. Brett Lancaster (AUS-Orica GreenEdge) 23
8. Marco Pinotti (ITA-BMC) 24
9. Jesse Sergent (NZL-RadioShack) 26
.10. Nelson Oliveira (Por) RadioShack) 27