Italiako Giroa
14. etapa
Fortunatok irabazi du Zoncolaneko aldapetan, eta Bernalek lehen postua sendotu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eolo taldeko italiar gazteak bere palmaresa estreinatu du, eguneko ihesaldiko indartsuena izan ostean.
-
Lorenzo Fortunato. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako argazkia
Lorenzo Fortunato (Eolo Kometa) italiarrak irabazi du Zoncolan gainean amaitu den Italiako Giroko mendiko etapa handia. Sailkapen nagusian, Egan Bernal (INEOS) kolonbiarrak bere abantaila handitu du, Simon Yates (BikeExchange) britainiarrak jotako lehendabiziko erasoko kolpeari erantzun eta arerio guztiak atzen utzi ostean.
Fortunato izan da hamaika txirrindularik osatutako eguneko ihesaldiko indartsuena, eta palmaresa estreinatzeko balio izan dio horrek; bide batez, Alberto Contador Fundazioko taldearentzat ere lehen garaipen handia erdietsi du. Italiar gazteak Jan Tratnikek (Bahrain-Victorious) Zoncolan gora egindako ahaleginari erantzuteko gaitasuna izan, eta esloveniarrarekin batera igoerako parterik gehiena egin ostean, atzean utzi du bi kilometroren faltan.
Atzetik, faboritoen artean, Bernal izan da onena, eta 11 segundo atera dizkio Simon Yatesi, 39 Damiano Carusori (Bahrain Victorious) eta Giulio Cicconeri (Trek), 46 Emanuel Buchmanni (BOra) eta ia bi minutu Remco Evenepoeli (Deceuninck Quick Step).
Igande honetan 15. etaparekin jarraituko du lasterketak, 147 kilometro izango dituen ibilbidearekin.
Etapako sailkapena:
1- FORTUNATO Lorenzo (EOLO-Kometa) 5:17:22
2 - TRATNIK Jan (Bahrain - Victorious) + 0:26
3 - COVI Alessandro (UAE-Team Emirates + 0:59
4 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers + 1:43
5 - MOLLEMA Bauke (Trek - Segafredo + 1:47
6 - YATES Simon (Team BikeExchange) + 1:54
7 - BENNETT George (Team Jumbo-Visma) + 2:10
8 - OLIVEIRA Nelson (Movistar Team) + 2:18
9 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) + 2:22
10 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) d.b.
11 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) d.b.
12 - MARTIN Dan Israel (Start-Up Nation) + 2:27
13 - BUCHMANN Emanuel (BORA - hansgrohe) + 2:29
14 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo) + 2:37
15 - BARDET Romain (Team DSM) + 2:45
16 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 2:55
17 - PEDRERO Antonio (Movistar Team) + 3:07
18 - ALMEIDA João (Deceuninck - Quick Step) + 3:11
19 - EVENEPOEL Remco (Deceuninck - Quick Step) + 3:13
20 - SCHULTZ Nick (Team BikeExchange) d.b.