Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Bernal, taldeburua

Castroviejo, Ineosek Girorako hautatutako zortzi txirrindularien artean

A. B. E. | EITB Media

Jonathan Castroviejok 2021eko Italiako Giroan parte hartuko du Ineos Grenadiers taldearekin. Bizkaitarra izango da Egan Bernal taldeburuaren laguntzaileetako bat.

  • Jonathan Castrovejo

    Jonathan Castrovejo, Ineos Grenadiers taldeko txirrindularia. Argazkia: EFE

Ineos Grenadiersek Italiako Girorako taldea osatuko duten zortzi txirrindulariak iragarri ditu astearte honetan. 2021eko Giroa maiatzaren 8an hasiko da. Jonathan Castroviejo euskal txirrindularia hautatutakoen artean da, eta Italiako lasterketan parte hartuko du.

Egan Bernal (Zipaquira, 24 urte) izango da taldeburua eta debuta egingo diu Giroan. "Hunkituta nago, txikitatik nuen amets bat da Italiako Giroan parte hartzea", adierazi du kolonbiarrak.

Hauek dira Ineos Grenadiers taldea osatuko duten zortzi txirrindulariak: Egan Bernal, Pavel Sivakov, Filippo Ganna, Jonathan Castroviejo, Jhonatan Narvaez,Salvatore Puccio, Gianni Moscon eta Daniel Martinez.