Italiako Giroa
Maiatzak 20, osteguna
Italiako Giroa 2021: 12. etapako profila, Siena-Bagno di Romagna (212 km)
EITB Media
Apeninoko etapa lau mendaterekin, azkena helmugatik hurbil. Ihesaldi batean egon daiteke garaipena.
-
Italiako Giroa 2021: 12. etapako profila, Siena-Bagno di Romagna (212 km). Argazkia: @giroditalia
Berriro ere mendiko etapa Giroan. 12. jardunaldia Sienan hasiko da eta Bagno di Romagnan amaitu 212 kilometro egin eta gero.
Apeninoko etapa honek Alfredo Martiniri omenaldi txiki bat da Sesto Fiorentinotik eta Gino Bartalitik igarotzen.
Igo behar dituzte Monte Morello (3. mailakoa), Passo della Consumo (2. mailakoa) eta Passo dela Calla (2. mailakoa) eta helmugara 10 kilometroren faltan Passo del Carnaio (3. mailakoa).
Ihesaldi batean egon daiteke garaipena.
Eguneko mendateak
82. km, Monte Morello (3. mailakoa)
129. km, Passo della Consumo (2. mailakoa)
160. km, Passo dela Calla (2. mailakoa)
198. km, Passo del Carnaio (3. mailakoa)
ETAPAK
1. etapa, maiatzak 8: Turin-Turin (8,6 km, erlojupekoa)
2. etapa, maiatzak 9: Stupinigi-Novara (179 km)
3. etapa, maiatzak 10: Biella-Canale (190 km)
4. etapa, maiatzak 11: Piacenza-Sestola (186 km)
5. etapa, maiatzak 12: Modena-Cattolica (175 km)
6. etapa, maiatzak 13: Grotte di Frasassi-Ascoli (160 km)
7. etapa, maiatzak 14: Notaresco-Termoli (181 km)
8. etapa, maiatzak 15: Foggia-Guardia Sanframondi (170 km)
9. etapa, maiatzak 16: Castel di Sangro-Campo Felice (158 km)
10. etapa, maiatzak 17: mayo L'Aquila-Foligno (139 km)
Maiatzak 18, atseden eguna
11. etapa, maiatzak: Perugia-Montalcino (162 km)
12. etapa, maiatzak 20: Siena-Bagno di Romagna (212 km)
13. etapa, maiatzak 21: Ravenna-Verona (198 km)
14. etapa, maiatzak 22: Cittadella-Zoncolan (204 km)
15. etapa, maiatzak 23: Grado-Gorizia (146 km)
16. etapa, maiatzak 24: Sacile-Cortina (212 km)
Maiatzak 25, bigarren atseden eguna
17. etapa, maiatzak 26: Canazei-Sega di Ala (193 km)
18. etapa, maiatzak 27: Rovereto-Stradella (231 km)
19. etapa, maiatzak 28: Abbiate Grasso-Alpe di Mera (176 km)