Italiako Giroa
20. ETAPA
Geoghegan Hartek irabazi du Sestriere gainean eta Hindley lider jarri da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bata zein bestea denbora berean daude sailkapen nagusian. Pello Bilbaok laugarren jarraitzen du, baina Almeida 23 segundora gerturatu zaio.
-
Geoghegan Harten eta Hindleyren arteko esprinta. Argazkia: EFE
Geoghegan Hartek eutsi egin die Sestriereko igoeran Hindleyk egindako erasoei, eta azkenerako bera nagusitu da Giroko azken aldapak ekarri dituen egunean.
Garaipenarek emandako gainsariekin Geoghegan Hartek zerora murriztu du Hindleyk gaur arte zeukan hiru segundoko tartea; alabaina, ehuneko gutxi batzuengatik bada ere, Sunwebeko australiarra izango da sailkapen nagusiko liderraren maglia arrosa eramango duena Milango erlojupekoan (15,6 kilometro).
Bere aldetik, gaur arteko liderra zen Wilco Kelderman sailkapen nagusiko hirugarren postura jaitsi da, 1:32ra. Pello Bilbao (Bahrain-McLaren) gernikarrak, berriz, laugarren postuari eutsi dio, nahiz eta orain 2:51ra egon. Gainera, Joao Almeida (Deceuninck Quick Step) portugaldarra 23 segundora hurbildu zaio.
Etxeondoren lehiaketa
Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.