Italiako Giroa
Koronabirusa
Mitchelton-Scott eta Team Jumbo-Visma taldeek Giroa utzi dute, COVID-19 kasuengatik
eitb.eus
Guztira zortzi kutsatu izan dira Italiako Giroan: bi txirrindulari (Kruijswijk eta Matthews) eta taldeetako sei langile; tartean, Mitcheltoneko lau.
-
Mitchelton taldea
Italiako Giroko atseden egunean egindako PCR testen ondorioz, zortzi kutsatu agertu dira: bi txirrindulari eta taldeetako sei langile.
Team Jumbo-Visma taldeko Steven Kruijswijk da txirrindulari horietako bat eta bestea Team Sunwebeko Michael Matthews; gainera, Mitchelton-Scott taldeko lau langile daude kutsatuta, AG2R LM Cyclismeko bat eta Ineos Grenadierseko beste bat.
Mitchelton-Scott taldeak aitortu du txirrindularien osasuna dela garrantzitsuena eta horregatik erabaki duela taldea Girotik at uztea.
#Giro UPDATE:
— Mitchelton-SCOTT (@MitcheltonSCOTT) October 13, 2020
With the health of riders & staff our priority, we have withdrawn from the @giroditalia after results of the rest day COVID-19 testing, our 3rd round of testing in 3 days, revealed positive results for some of our staff.
Full details ¿https://t.co/PWd7q5kcdL
Team Jumbo-Visma taldeak gaurko irteeran parte ez hartzea erabaki du.
¿¿ #Giro
— Team Jumbo-Visma cycling (@JumboVismaRoad) October 13, 2020
Team Jumbo-Visma won't start in today’s tenth stage of the Giro d’Italia. More information will follow.