Italiako Giroa
Urriak 23, ostirala
19. etapa: Morbegno - Asti, 251 Km
eitb.eus
Irabazi ez duten taldeentzat presio handiko eguna izango da garaipena erdiesteko azken aukera izango delako.
-
19. etapa, urriak 23, ostirala: Morbegno - Asti, 251 Km
Etaparik luzeena da 19.a 251 kilometrorekin Morbegno eta Asti herrien artean.
Aurreko egunetako borroka eta geratzen diren bi etapak ikusita trantsizio jardunaldia dirudi faboritoentzat; irabazi ez duten taldeentzat presio handiko eguna izango da garaipena erdiesteko azken aukera izan daitekeelako.
Poko bailaratik Alessandriaraino helduko dira. Ibilbideko zailtasun bakarra Abbazia di Masio da, baina ez du eraginik izango etapan.