Italiako Giroa
Urriak 22, osteguna
18. etapa: Pinzolo - Laghi di Cancano, 207 Km
eitb.eus
Cancanoko lakuetaraino igoko da, baina lehenago Stelvio gain mitikoa -aurtengo Coppi tontorra- Passo Castrin eta Passo Campo Carlo Magno gainditu beharko dituzte, mendiko etapa gogor honetan.
-
18. etapa, urriak 22, osteguna: Pinzolo - Laghi di Cancano, 207 Km
18. etapa Pinzolo hasi eta Laghi di Cancanon amaituko da eta Stelvio gain mitikoa igoko da, aurtengo Coppi tontorra (2758 metro).
Hasieratik errepideak gora begiratuko du, Passo Campo Carlo Magno (2. Mailakoa), Val di Sole zeharkatu eta 45 kilometrora 1. Mailako Passo Castrin / Hofmahdjoch igoko dute lasterketan geratzen diren txirrindulariek.
Ondoren Stelvioa helduko da, 25 kilometroko luzera (igoera erdia 2000 metrotik gorako altitudean), eta batez beste %7,5eko pendizarekin; jaitsiera oso luzea izango dute aurrean azken igoera egin baino lehen Cancanolo lakuetara: 9 kilometro bere 21 bihurguneekin eta batez beste %7ko pendizarekin.