Italiako Giroa
Urriak 14, asteazkena
11. etapa: Porto Sant´Elpidio - Rimini, 182 km
eitb.eus
Ibilbide laua hamaikagarren etapakoa. Tropeleko gizon azkarrentzat beste abagune bat izango da Riminikoa.
-
11. etapa, urriak 14, asteazkena: Porto Sant´Elpidio - Rimini, 182 Km
Aurreko eguneko jardunaldi gogorra eta gero 11. etapa lasaiago hartuko dute askok. Porto Sant´Elpidio etay Rimini artean 183 kilometro egingo ditu tropelak ibilbide lauarekin.
Adriatikoko kostaldeko errepidetik eragingo diete pedalei eta Pesarotik San Bartoloko mendatea igoko dute.
Misano Monte, Coriano eta Cerasolo igaroko dute Riminira heldu baino lehen.