Italiako Giroa
Urriak 5, astelehena
3. etapa: Enna - Etna, 150 Km
eitb.eus
Amaiera gogorra Giroko hirugarren egunean. Etna sumendiko igoera gogorra da eta faboritoen arteko lehia ikusteko lehen abagunea izango da.
-
3. etapa, urriak 5, astelehena: Enna - Etna, 150 Km
UCI World Tourreko lasterketak atzeratu egin dira aurten eta 2020ko Giroa urriaren Siziliako irlan hasi eta ohi denez Milanen amaituko da, hilaren 25ean.
Italiako Giroko 3. etapak Etnako sumendian du helmuga, 1. Mailako mendatean hain zuzen ere.
Jardunaldiko lehen 130 kilometroak lauak dira, igoera eta jaitsiera suabeak tarteko. Etna sumendiko igoera ipar-mendebaldetik egingo da, guztira 18,9 kilometroko luzera eta batez beste %6,6ko pendiza, baina azken 3 kilometroetan (2000 metroko altitudean) %9ko eta %11ko aldapak ditu.