Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Elkarrizketa

Carapazek Movistar taldearekin desleiala ez zela izan esan du

eitb.eus

Iazko Italiako Giroko irabazleak erronka profesional berriak nahi zituela adierazi du.

  • Richard Carapaz (Ineos)

    Richard Carapaz (Ineos)

Richard Carapaz txirrindularia Ineos talde ospetsuan dago aurten. Ekuadorreko gizonak Movistar taldea utzi zuenean bere burua desleiala ez zuela inoiz ikusi esan du ESPN Biken egindako elkarrizketan.

'Eskatutakoa baino gehiago eman nuen. Ez nintzen desleiala izan, dena eman nuen ahalik eta hobetoen egiteko, baina ez nintzen baloratua sentitu, beraz, bakoitzak bere ondorioak atera dezala', nabarmendu zuen 2019ko Italiako Giroko irabazleak.

Erronka profesional berriak nahi zituela adierazi du eta beste txirrindulari batzuen atzean edo itzalean egotea ez zela denboraldi honetarako nahi zuena, 'nire bidea egin nahi nuen. Ez nuen niregan nahiko konfiantza ikusi edo behintzat ez zidaten ondo transmititu'.

Carapazek 2022ra arte du Ineos taldearekin kontratua eta bertan Chris Froome, Egan Bernal eta Geraint Thomas txirrindulari handiak izango ditu taldekide.