Italiako Giroa
Koronabirusa
Italiako Giroa atzeratzea erabaki dute
eitb.eus
RSC Sport enpresak iragarri du maiatzaren 9an Budapesten hasi behar zen lasterketa atzeratu egingo dela. Apirilak arte ez dute esango noiz hasiko den.
-
Giroa atzeratuko da
Italiako Giroko 103. edizioaren hasiera atzeratu egin dutela iragarri du RSC Sport enpresa antolatzaileak. Hungarian jokatu behar ziren aurreneko hiru jardunaldiak, baina bertan behera geratu dira koronabirusagatik eta ondorioz lasterketak hasiera data aldatu behar izan du.
Noiz hasi beharko den apirilaren lehen astean esango dute, 3an hain zuzen ere, Italiako larrialdi-egoera amaitzea espero denean.
2020. urteko Italiako Giroa Budapesten hasi behar da eta bigarren eta hirugarren etapak ere Hungarian egin behar dira.
Hamalaugarren aldia da Giroa Italia ez den herrialde batetik irteten dela. Amsterdam (2010), Belfast (2014), Apeldoorn (2016) eta Jerusalem (2018) izan ditu abiapuntu Giroak azken hamarkadan.
2020ko GIROKO ETAPAK
Etapa |
Noiz | Ibilbidea |
Distantzia |
|||
1.a | Budapest - Budapest (Erlojupekoa) | 8,6 km | ||||
2.a | Budapest - Gyor | 195 km | ||||
3.a | Székesfehérvár - Nagykanizsa | 204 km | ||||
4.a | Monreale - Agrigento | 136 km | ||||
5.a | Enna - Etna | 150 km | ||||
6.a | Catania - Villafranca Tirrena | 138 km | ||||
7.a | Mileto - Camigliatello Silano | 223 km | ||||
8.a | Castrovillari - Brindisi | 216 km | ||||
9.a | Giovinazzo - Vieste | 198 km | ||||
Atseden eguna | ||||||
10.a | San Salvo - Tortoleto Lido | 212 km | ||||
11.a | Porto Sant'Elpidio - Rimini | 181 km | ||||
12.a | Cesenatico - Cesenatico | 205 km | ||||
13.a | Cervia - Monselice | 190 km | ||||
14.a | Conegliano - Valdobbiadene (Erlojupekoa) | 33,7 km | ||||
15.a | Base di Rivolto - Piancavallo | 183 km | ||||
Atseden eguna |
||||||
16.a | Udine - San Daniele del Friuli | 228 km | ||||
17.a | Bassano - Madonna di Campiglio | 202 km | ||||
18.a | Pinzolo - Laghi di Cancano | 209 km | ||||
19.a | Morbegno - Asti | 251 km | ||||
20.a | Alba - Sestriere | 200 km | ||||
21.a | Cernusco - Milan (Erlojupekoa) | 16,5 km |